Jasangarritasuna

Aceros Ormazabalen konpromiso sendoa dugu jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin.

Ekoizpen-prozesu jasangarriak ditugu, gure jarduerak ingurumenean duen inpaktua minimizatzeko. Horren adibide garbia da mikro inpaktatze bidezko desugertze ekologikoaren gure lerroa, ez baitu inolako produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.

Gure jarduerekin ahalik eta hondakin gutxien sortzen dugu, eta hondakin horiek kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzte; horrez gain, ahal den neurrian, horien berrerabilpena sustatzen da, ekonomia zirkularra bultzatzeko.

Era berean, lankidetza proiektuetan murgilduta gaude gure hornitzaileekin eta bezeroekin, erreferentzia izan gaitezen “altzairu berdea” deritzonaren merkaturatzean. Altzairu hori fabrikatzeko erabiltzen diren prozesu/energiei esker, CO2 isuriak nabarmen murrizten dira, Parisko Akordioan hartutako konpromisoak lortzen lagunduz.

Azkenik, etengabeko prestakuntza ematen diegu gure langileei, behar den ezagutza izan dezagun, merkatuak, oro har, jasangarritasunaren arloan eta, zehazki, altzairuaren sektoreak dituen premia gero eta handiagoetara egokitzeko, eta horiei aurrea hartu ahal izateko.

Horrez gain, aipatzekoa da gure erakundeak Ekonomia Zirkularraren printzipioak aplikatzen dizkiela bere prozesu guztiei, eskura dituen baliabideak maximizatuz, ekoizpen-zikloan ahalik eta denbora gehien egon daitezen.