1975az geroztik, altzairuaren sektorearen behar gero eta handiagoetara egokitzeko eboluzionatu dugu Aceros Ormazabalen. Gaur egun, lodiera handiko eta kalitatezko produktu lauetan espezializatutako hornitzailea gara, Laser bidezko ebaketara nagusiki bideratutakoa, eta baita gure bezeroek gero eta automatizatuago dituzten prozesu osagarriei bideratutakoa ere, hala nola tolesteari, elikadura automatikoari edo soldadurari.
Gure mugak gainditzeko nahia dugu, eta etengabe bilatzen ditugu produktua hobetzeko moduak; horren isla da ekoizteko ditugun baliabideak goitik behera berritu izana. 2019an, Baliabideen Lerro Beltza gehitu genuen, 2050 x 12 mm-ra arte prozesatzeko gai dena, eta 2021ean gure Ebaketa Lerro modernoena martxan jartzeko prozesua amaitu genuen. Lerro hori 2050 x 25 mm-ra arte prozesatzeko gai da, s355 kalitatean.
Teknologiarik berriena erabiltzen duten bi Ebaketa Lerro horiekin eta Desugertze Ekologikoko gure Lerroarekin, merkaturatzen dugun materialak tolerantzia mugatuak ditu (lautasuna, teila efektua). Horrez gain, Laser bidezko Ebaketa prozesu integralak (ebakitzea, elikatzea, tolestea, soldatzea eta abar) errazten dituen gainazaleko itxura duenez, baliabide horiek optimizatzen dira, geldialdiak eta hutsarteak minimizatuz, eta leiarretan aurreztuz, besteak beste.
Urteetan zehar eskuratutako sektorearen ezagutza zabalari esker, eta lortutako eskarmentuaz baliatuta, bezeroekiko komunikazioa eta hurbilketa izateaz gain, banako aholkularitza eman dezakegu. Hala, produktu hobea eskaintzea eta erosketaren erabateko esperientzia lortzen da, gure bezeroek dituzten beharrizan zehatzak astetzea baita helburua.
Etengabeko bilakaera horri esker, Aceros Ormazabalek Europako Hegoaldean erreferentziazko Zerbitzu Zentro espezializatua izatea lortu du.