Altzairu exijentea bezero exijenteentzat

Produktu-gama ezagutu

Aceros Ormazabalen 50 urte daramatzagu sektorearen beharretara egokitzen, gaur egun garena bihurtu arte: lodiera handietan eta prozesadore exijenteentzako kalitateetan espezializatutako erreferentziazko zerbitzu-zentroa.

....67

***Aceros Ormazabal, altzairua baino askoz gehiago

Produktuak

Produktuak

Espezialistak lodiera handietan eta kalitate berezietan

Gure fokua prestazio handiko produktuak dira, eta, beraz, eraldaketan exijenteak; bai lodiera handikoak, bai limite elastiko handiko altzairuak, bai bestelako altzairu bereziak.

Gehiago jakin

Berrikuntza

Berrikuntza

Azken belaunaldiko ekoizpen-baliabideak

Ebaketa eta lautzeko teknologiarik aurreratuenean inbertitu dugu, baita desugertze ekologikoko sistema propio batean ere, lautasunean eta gainazalaren garbiketan prestaziorik onenak dituen produktu bat eskaintzek

Gehiago jakin

Zerbitzuak

Zerbitzuak

Altzairua baino askoz gehiago

Esperientzian oinarriturik badakigu produkturik onena edukitzea ez dela nahikoa. Horregatik, gure erosteko, biltegiratzeko eta logistikako gaitasunak eta baita barne prozesuak ere egokitu ditugu, gure bezeroei produkturik onena ez ezik, baldintzarik onenetan ere eskaini ahal izateko.

Gehiago jakin

Konpromisoa

Konpromisoa

Kalitate integrala

Egunero ahalegintzen gara produkturik onena behin eta berriro eskaintzen, eskakizun hori egiten dugun prozesu bakoitzari helaraziz eta anbizio hori Aceros Ormazabal osatzen duen taldeari kutsatuz.

Gehiago jakin

Badakigu nondik gatozen eta norantz goazen

Merkatuan 50 urte baino gehiago daramatzagunez, familia-enpresa izateko bokazioari eta gure lurraldean errotuta egoteari eusten diogu. Urte hauetan zehar, profesionalik onenez inguratu gara talde handi bat osatuz. Talde hori gabe, Aceros Ormazabal ez litzateke gaur egungo enpresa-proiektu konprometitua izango, eta inbertitzen eta etorkizunari anbizioz begiratzen jarraitzera bultzatzen gaitu.

Ezagutu gaitzazu