Azken belaunaldiko ekoizpen-baliabideak
Lautasuna eta distentsioa
Ahalik eta lautasun handiena lortzea da gure helburu nagusietako bat. Gure lautze-prozesuak berriki hobetu ondoren, 8 mm-ko edo gehiagoko lodieran hornitutako materialaren kalitateari dagokion EN arauaren ¼-rainoko tolerantzia ere bermatzeko gai gara.
Gainazaleko garbiketa
Ondorengo ebaketa-prozesuak gero eta automatizatuagoak direnez, gainazaleko garbiketa gure bezeroentzako alderdi kritiko bihurtu da . Hori horrela izanik, Aceros Ormazabalen gure garbiketa-sistemen bilakaeran lantzen jarraitzen dugu, gainazaleko itxura bikaina lortzeko.
Ebaketa eta lauketa
Lodiera ertain eta lodiera handietarako espezializatutako bi ebaketa-lerro ditugu, 30 mm-ko lodiera, 2 metroko zabalera eta 18 metrotik gorako luzera duten bobinak prozesatzeko gai direnak
01 Lodiera ertaineko ebaketa- lerroa
02 Lodiera handiko ebaketa-lerroa
50 mm-rainoko lodierako laser xafla industriala modu ekologikoan desugertzen dugu, gainazalaren itxura hobetuz eta haren prestazioak optimizatuz
Desugerketa ekologikoa
Kimikorik eta hondakinik erabili gabe gure desugerketa-prozesua bakarra da merkatuan, Aceros Ormazabalentzat bakarrik garatu baita.
Zer lortzen dugu?
“Gure desugertze ekologikoko altzairua prestazio hobeko eta gainazaleko itxura hobeko produktua da, bereziki egokia laser ebaketa bezalako prozesuetarako Desugertze bikoitzeko prozesuak ahalbidetzen ditu, oraindik ere gainazaleko itxura hobea izateko.”