Prestazio handiko altzairuetako espezialistak
Altzairuzko xafla guztiak ez dira berdinak. Lautasuna, distentsioa eta gainazalaren garbiketa dira hurrengo transformazio-prozesuetan aldea markatzen duten faktoreak, bereziki lodiera eta kalitate zorrotzenetan.
Prestazio handiko altzairuaz ari bagara, zertaz ari gara?
Ezagutu gure produktu sorta
Aceros Ormazabalen BEROAN IJEZTUTAKO ETA DESUGERKETAKO ALTZAIRU sorta zabala eskaintzen dugu, kalitate eta erabilera desberdinetakoak.
01. Egitura-altzairuak
Ezaugarriak
Eraikuntza- egiturak, makineria-osagaiak, eraikuntza zibila eta abar eraikitzeko diseinatutako altzairu talde bat dira. Haien propietateen artean erresistentzia handia, harikortasun handia eta soldagarritasun ona nabarmentzen dira.
Kalitateak
EN-10025-2 Aleaziorik gabeko egitura-altzairuak.
S235JR, S235J0, S235J2
S275JR, S275J0, S275J2
S355JR, S355J0, S355J2, S355K2
S460JR, S460J0, S460J2, S460K2
EN-10025-3 Ale fineko egitura-altzairu soldagarriak, egoera normalizatuan.
S275N, S275NL
S355N, S355NL
S420N, S420NL
S460N, S460NL
EN-10025-4 Ale fineko egitura-altzairu soldagarriak, termomekanikoki ijeztziak.
S275M, S275ML
S355M, S355ML
S420M, S420ML
S460M, S460ML
S500M, S500ML
Limite Elastiko Handiko Altzairuak
EN-10025-6 Limite elastiko altuko egitura-altzairuak, tenplaketa eta iraoketa baldintzetan.
S460Q, S460QL, S460QL1
S500Q, S500QL, S500QL1
S550Q, S550QL, S550QL1
S620Q, S620QL, S620QL1
S690Q, S690QL, S690QL1
S890Q, S890QL, S890QL1
S960Q, S960QL, S960QL1
02. Limite elastiko handiko eta aleazio baxuko altzairuak (mikroaleatuak)
Ezaugarriak
Limite Elastiko Handiko Altzairuak etengabe deformatu gabe esfortzuak jasateko gaitasun handia dutenak dira. Bere propietate mekanikoak gainerako altzairuak baino handiagoak dira.
Konformagarritasun eta soldadurarako gaitasun oneko altzairuak dira.
Kalitateak
EN-10149-2 Ijezketa termomekanikoko egoeran dauden altzairuak.
S315MC, S355MC, S420MC
S460MC, S500MC, S550MC
S600MC, S650MC, S700MC
S900MC, S960MC
EN-10149-3 Normalizatutako edo normalizazio-ijezketako egoeran dauden altzairuak
S260NC, S315NC, S355NC
S420NC
03. Urradura eta higaduraren aurkako altzairuak
Ezaugarriak
Urradurarekiko eta inpaktuarekiko erresistenteak diren altzairuak altzairu tenplatuak dira, eta gogortasun handia dutenez eta propietate mekaniko handiak dituztenez, ekipoen balio-bizitza luzatzea ahalbidatzen dute.
Kalitateak
Urradura eta higaduraren aurkako altzairuak fabrikatzaile bakoitzaren berezko diseinua duten altziruak dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik kontsultatzea, marka bakoitzaren berezitasunak direla eta.
Gogortasuna
HB-400, HB-450, HB-500, HB-600
04. Beoan ijetzitako altzairuak, karbono gutxikoak, hotzean konformatzeko (enbutizio altzairuak)
Ezaugarriak
Aplikazioetarako altzairuak dira, eta enbutitzeko erabiltzen dira, batez besteko enbutizioetatik sakonetara. Tolesteko eta soldatzeko ere baldintza onak dituzte, eta luzapen handia.
Kalitateak
EN-10111 Beroan etengabe ijetzitako karbono baxuko altzairuzko bandak , hotzean konformatzeko
DD11, DD12, DD13, DD14
05. Tenplaketarako eta iraoketarako altzairuak (borozko altzairuak)
Ezaugarriak
Boro-portzentaje txiki bat duten altzairu aleatuak dira, eta horrek tenplatzegarritasun handia ematen die. Hornikuntza-egoeran leunak dira, eta horrek formabilitate bikaina ematen die tenplatu aurretik, eta higadurarekiko erresistentzia-ezaugarri handiak tratamendu termikoaren ondoren
Kalitateak
EN ISO 683-2 Tenplaketarako eta iraoketarako altzairuak
20MnB5, 30MnB5, 39MnB5
27MnCrB5-2, 33MnCrB5-2, 39MnCrB6-2
* Beste kalitate batzuetarako kontsultatu
06. Korrosio atmosferikoarekiko erresintentzia hobetua duten egitura-altzairuak (corten altzairuak)
Ezaugarriak
Konposizio kimikoari esker, ingurune korrosiboetan lan egiteko egokiak diren altzairuak dira. Hautatutako konposizio kimikoak ingurumen-inpaktu ezberdinei aurre egiteko gaitasuna ematen die. Konposizioaren ondorioz, patina bat osatzen dute gainazalean, korrosioaren agerpena blokeatuz edo motelduz
Kalitateak
EN-10025-5 Korrosio atmosferikoarekiko erresistentzia hobetua duten egitura-altzairuak (Corten altzairuak).
S235J0W, S235J2W
S355J0WP, S355J2WP
S355J0W, S355J2W, S355K2W
07. Karbono eduki handiko altzairuak
Ezaugarriak
Karbono-edukia %0,32 gorakoa duten altzairuak dira, eta horrek tenplaketaren tratamendu termikorako gaitasun ona ematen die, gogortasun handia hartuz.
Nekazaritzako makineria, erremintak eta abar erabiltzen dira
Kalitateak
EN ISO 683-1 Tenplaketarako eta iraoketarako aleatu gabeko altzairuak.
C35, C40, C45,
C55, C60
* Beste kalitate batzuetarako kontsultatu
08. Preziozko ontzietarako eta galdaretarako altzairuak
Ezaugarriak
Altzairu hauen ezaugarri nagusia tenperatura altu, ertain eta baxuetan presioak jasateko gaitasuna da
Soldagarritasun ona, erresilientzia bikaina eta konformaziorako gaitasun ona dute
Normalizatzeko eta suberatzeko tratamenduetarako egokiak dira, tentsioak ezabatzeko (soldaduraren ondoriren sortutako gogortze lokala neutralizatzen duten tratamenduak).
Kalitateak
EN 10028-2 Tenperatura altuetan propietate espezifikoak dituzten altzairuak
P235GH, P265GH,
P295GH, P355GH
16Mo3
EN 10028-3 Ale fineko altzairuak egoera normalizatuan
P275NH, P275NL1, P275NL2
P355N, P355NH
P355NL1, P355NL2
P460NH, P460NL1, P460NL2
EN 10028-4 Nikelarekin aleatutako altzairuak, temperatura baxuetan propietateak dituztenak
EN 10028-5 Ale fineko altzairuak, termomekanikoki ijetziak
P420M, P420ML
EN 10207 Presiozko ontzi sinpleetarako altzairuak
P235S, P265S, P275SL
09. Altzairu imprimatu irristagaitzarekin berotan ijetzitakoak (erliebedunak)
Ezaugarriak
Gainazalean estria edo malko formako erliebe bat duten altzairuak dira, lehorrean, koipean edo hezean irristagaitzak diren propietateak ematen dizkietenak.
Altzairu irristagaitzak oso iraunkorrak eta inpaktuarekiko erresistenteak dira.
Kalitateak
Arauak egiturazko altzairuaren kalitate guztietan jasotzen ditu EN-10025-2, EN-10025-3, EN-10025-4, EN-10025-5
10. Laser-altzairu industriala
Ezaugarriak
Prozesu etenez beroan ijetzitako altzairuak dira, lodiera handikoak eta laser bidez ebakitzeko bereziki tratatuak
30mm-tik 50mm-ra bitarteko lodierako xaflak ditugu eskuragarri, gehienez 2000mm-ko zabalera eta 8000mm-ko luzerarekin.
Kalitateak
Laser altzairu industriala ia kalitate guztietan fabrikatzen da, beraz, komeni da aldez aurretik kontsultatzea, nahiz eta kalitate ohikoenak EN 10025-2 arauaren
Lodiera Handiak
Produktu sorta honetan gure eskaintza zabaltzen jarraitzeko, 50 mm-rainoko lodierako xafla industriala txertatu dugu, laser bidez mozteko egokia, gainazaleko itxura hobetua duena.
Horrek bat egiten du bobinatik datozen beroan ijeztutako eta desugerdutako altaziruen gure eskaintzarekin, non gaur egun 25 mm-ko lodiera eta 2000 mm-ko zabalera arte prozesatzen dugun.
Lodiera eta kalitate berriak gehitzen jarraitzen dugu, gure bezeroen behar gero eta handiagoetara egokituz. beraz, premiaren bat izanez gero, HEMEN kontsulta egitera gonbidatzen zaitugu.
Limite Elastiko Handiko Altzairuak
Aceros Ormazabalen gure Limite Elastiko Handiko altzairuak nabarmendu nahi ditugu: hau da, S500 N/mm2 baino kalitate handiagoko altzairuak, eta S960 bitarterainoko araudiaren arabera, edo 1.500 mpa baino gehiagokoak, fabrikatzailearen ziurtagiriaren arabera.
Limite Elastiko Handiko Altzairuak etengabe deformatu gabe esfortzuak jasateko gaitasun handia dutenak dira. Bere propietate mekanikoak gainerako altzairuak baino handiagoak dira.
Ezaugarri horiei esker, lodiera txikiagoko altzairuzko pieza erresistenteagoak eta arinagoak diseinatu eta fabrikatu daitezke.
| Eskuragarri altzairu honetan: | Egitura-altzairuak |
|---|---|
| Limite elastiko handiko eta aleazio baxuko altzairuak (mikroaleatuak) | |
| Urradura eta higaduraren aurkako altzairuak |
Green Steel
Aceros Ormazabalen, gure hornitzaileekin elkarlanean ari gara gure bezeroen eskura jartzeko altzairu berdea deritzona: energia berriztagarrien erabilerari esker CO2 isurtzeak ahalik eta gehien murriztuz ekoitzitako altzairua
Gure produkturik jasangarrienetan interesatuta egonez gero, bere erabilgarritasunari buruzko kontsulta bat HEMEN egitera gonbidatzen zaitugu.